XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Honen zergatia, bi elektroi horien aldarapen elektrikoan dagoela pentsatu ohi da.
12.5. ELEKTRONEGATIBOTASUNA.Elektronegatibotasunaren aldaketa, aurreko propietateen aldaketarekiko paraleloa da.
Ia-k eta IIa-k elektronegatibotasun apalak dituzte; VIb eta VIIb taldeetan, aldiz, altuak dira.
Talde bakoitzaren barruan zenbaki atomikoa handitzean elektronegatibotasuna txikiagotu egiten da.
Guzti hau kontuan hartuz, ondorio gisa elementu hauen izakera zein den atera dezakegu.
12.6.- IZAKERA METALIKOA.Dakikezunez, izakera metalikoa ikuspuntu elektronikotik aztertzean, metalak honela definitzen dira: Elektroiak erraz ematen dituzten eta hartzeko joerarik agertzen ez duten elementuak dira; hau da, IP, EA eta EN apalak dituztenak eta ez-metalak: Elektroiak nekez ematen dituzten eta batzuetan harrapatu egiten dituzten elementuak dira.
Guzti honen arabera: Ia eta IIa taldeetako elementuek
Ia eta IIa taldeen barruan izakera metalikoaren aldaketak zenbaki atomikoaren aldaketarekiko paraleloa izan behar du; hau da, Cs-k Li-k baino propietate metalikoagoak agertu behar ditu, eta Ra-k Be-k baino propietate metalikoagoak.